|
|
Zer da Logosen Wordtheque? |
Wordtheque izena eman diogu hitzez hitz sailkatutako liburutegi eleanitzari. Funtzio anitzeko interfaze honek 387.600.000 hitz baino gehiago ditu, eta 500.000 hitz gehiago eransten zaizkio egunero. Literatur lanak, eleberriak eta testu zientifikoak, itzulpenak, monografiak eta bestelako testu ugari biltzen dira bertan, guztia ere 106 hizkuntzatan.
Wordtheque honetan sartzean, ondoko esaldia agertuko zaizu lehenik eta behin, orriaren goiko aldea zeharkatuz: "Hitz baten esanahia igar dezakezu, ondoan dituen gainerako hitzen arabera". Honen bidez gogorarazi nahi zaigu, hitz bakar batek, dagokion testuingururik gabe, ez duela inolako esanahirik, hitzen balioa eta adierazkortasuna aldatu egiten baitira agertzen direneko ingurune kultural eta historikoaren arabera. Har dezagun "zakur" hitza, adibidez: Ameriketan eta Europan gizakion adiskide kuttuntzat hartuko litzateke, eta Txinan, berriz, ospakizun handietan prestatzen den jaki gozotzat! Hitz bakoitzak esperientziaren bidez eskuratzen du bere esanahia, eta esanahi hori esaldian aurretik eta atzetik dituen hitzek ematen diote.
Wordtheque Logosko itzultzaileentzako tresna gisa sortu zen, bilatzen zituzten hitzen erabilera lehendik agertutako testuinguruen baitan ulertzen laguntzeko, ondoren hitz horiek bakoitzaren testuinguru zehatzean hobeto kokatu ahal izateko. Logosys tresnak izugarrizko ezagutza zabalerako sarbidea ematen dizu, edozein liburutan kontsultatu daiteke eta
|
Wordtheque-aren funtzioak |
"hitzen arabera", " autoreen arabera " edo "izenburuen arabera " |
|
| |
Bilatu autoreen edo izenburuen arabera, liburutegi arrunt batean egingo zenukeen modura, edo erabil ezazu testuinguruen baitako "hitzen araberako" bilaketarako tresna iraultzailea. |
|
"hitzen maiztasunaren aztertzailea" |
|
| |
Zenbait libururekin hitzen maiztasunaren aztertzailea erabil daiteke. Aurki ezazu zenbat aldiz agertzen den ‘infernu’ hitza edo ‘paradisu’ hitza Danteren Jainkotiar Komedia elaberrian (13 aldiz). Era berean, Hamar Aginduak zenbat hitzez osatzen diren jakin dezakezu, edo Estatu Batuen independentzia-aldarrikapenak 300 hitz dituela, eta Europako Batasuneko azukrearen inportazioari buruzko xedapenak, aldiz, guztira 25.911 hitz dituela. |
|
Oharra: |
|
| |
Wordtheque hau on-line erako liburu-denda bihurtu da halaber, eta bertan literatur lan ugari eskuratu ahal izango dituzu, hala nola, Ernesto Carmona editorearen "Morir es la noticia" izenburuko liburua. Txileko 1973ko estatu-kolpearen ostean hildako 25 lankideren omenez egindako ikerketen emaitza jasotzen da bertan. |
|
Nola erabiltzen da? |
Wordtheque gainean klik egin eta bi zati funtzionalez osatutako orrialde bat agertuko da zure pantailan: elkarrizketa-leiho bat goian eta hizkuntza bakoitzaren bandera behean.
Orriaren erdian agertzen den botoia erabiliz, ohiko prozedura jarrai dezakezu: agertzen den bandera guztien arteko baten gainean klik egin, eta datu-basean hizkuntza horretan dauden lan guztien zerrenda jasotzen duen orrialdean sartuko zara.
Lanak autoreen eta izenburuen arabera antolatuta daude. Edozein bilaketa-modu aukera dezakezu, dagokion laukian klik eginez: lauki zuriak zein aukera aktibatuta dagoen adierazten du. Alfabetoko letra bat ere aukera dezakezu. Hala eginez gero, Wordtheque-ak dagokion lan edo autorearen izenburu edo izenera eramango zaitu, hurrenkera alfabetikoari jarraiki.
Leiho hau lau eremuz osatzen da: lehen eremua (goian, ezkerrean) hizkuntza aukeratzekoa da, eta honen alboan (goian eskuinean) bilatu nahi duzun hitza edo esaldia sartzeko eremua agertzen da. Bi eremu hauek funtzioak dira, ezinbestean bete beharrekoak beraz.
Beste bi eremuak, "Autorea" eta "Izenburua", aukerakoak dira, baina lagungarriak izaten dira bilaketa zehazteko, bilaketaren hedadura mugatzen laguntzen baitute. Nolanahi ere, eremu horiek hutsik utzita ere, Wordtheque-ek dagokion bilaketa burutuko du.
"Bilatu" sakatuz gero, Wordtheque-eko datu-basea eskaneatu eta orrialde berria agertuko zaizu. Zure bilaketarekin bat datozen autoreak edo izenburuak nabarmenduta agertuko dira testuingurua jasotzen duten leihoetan. Leiho hauek gorantz zein beherantz zabal daitezke. Bilatzeko sartu duzun hitza edo esaldia testuan nabarmenduta agertuko da. Gainean klik eginez, Logos hiztegira joko du sistemak eta hitz hori hainbat hizkuntzatara itzulita aurkituko duzu. Horrekin batera, hitz horren irudiak ikusi (bonbilaren ikonoaren gainea klik eginez), ahoskera edo soinua entzun (bozgorailuaren gainean klik eginez) edota web osoa arakatu dezakezu, zuk idatzitako hitza bilatzeko. |
Aukeratu ezazu ondoko bilaketa-moduen arteko bat:
|
"autorea" |
|
| |
Idatz ezazu autorearen izena. |
|
"izenburua" |
|
|
|
"gaia" |
|
| |
Aukeratu ezazu gaiari dagozkion kategorien artean |
|
|