|
|
Logosen hiztegi berria |
Logos taldea hiztegi berria sortzen ari da. Oraindik burutu gabe dagoen lan hau dagoeneko eskuragarri dago sarean. Guztira 7.590.000 sarrera ditu 150 hizkuntzatan. Gure bezero eta itzultzaile guztiei erabiltzaile profesional gisa erregistratzeko gonbitea luzatzen diegu. Dagoeneko Logoseko lehengo hiztegian erregistratuta egonda ere, derrigorrezkoa da Hiztegi berrian berriro erregistratzea, tresna honen funtzioak zure premietara hobeto egokitu ahal izateko.
|
Zer da Logosen Hiztegi berria? |
Hiztegi berriak orain artekoaz guztiz bestelako modu batean heltzen dio ezagutza globalari eta hiztegi gisa dituen funtzioei; hitzak itzuli ezezik, bakoitzaren hiztegi-sarrera zehazten baitu, hau da, hitz bakoitzaren esanahiaren hedadura. Era berean, galdetutako hitzari buruzko definizioak ematen ditu, gramatikari buruzko informazioarekin batera, hala nola, pluraleko formak, generoa, etimologia, sinonimoak eta antonimoak, jasota baldin badaude behintzat. Bestalde, dagokion gaiarekin zerikusia duten Interneteko orrietara konektatzeko aukera ematen du, eta hitzaren irudiak eta argazkiak ikusi, soinua entzun, eta Logoseko Wordtheque liburutegian testuingurua aurkitzeko aukera.
|
Nork erabil dezake Logosen Hiztegi berria? |
erabiltzaile gonbidatuak |
|
| |
Hiztegi berrian sartu, eta erabiltzaile profesional gisa erregistratu gabe erabiltzea erabakitzen dutenak. Hauek ere nahi dutenean erabiltzaile profesional gisa erregistratu daitezke. |
|
erabiltzaile profesionalak |
|
| |
Bezeroek, itzultzaileek edo erabiltzaile profesional gisa erregistatzen den orok berripaperak jasoko ditu e-mail bidez, Logosen funtzio berriei eta aplikazio berriei buruzko informazioa emanez.
Bestalde, defektuzko hizkuntza bat, edo gehiago, finkatu daitezke, eta Hiztegi berrian elkarreragiteko aukera dago, onartutako hizkuntzatan sarrerak edo definizioak sartuz.
|
|
Logosen Hiztegi berriaren funtzioak: |
 |
Logosen Wordtheque-an itzulpen horrek duen testuingurua erakusten du.
|
| |
 |
Eskatutako hitzaren itzulpena erakusten du.
|
| |
 |
Itzulitako sarrerarekin zerikusia duen marrazkia erakusten du.
|
| |
 |
Itzulitako sarrerarekin zerikusia duen argazkia erakusten du.
|
| |
 |
Itzulitako sarrerarekin zerikusia duen soinua entzuten da.
|
| |
 |
Dagoeneko hiztegian daudenez gain, beste itzulpen bat sartzeko aukera ematen du.
|
| |
 |
Sarrerarekin zerikusia duen informazioa aldatzeko aukera ematen du.
C - Sarrerarekin zerikusia duen informazioa aldatzeko aukera ematen du, zerrendan agertzen diren itzulpenen artean.
L - Sarrerarekin zerikusia duen informazioa erakusten du, zerrendan agertzen diren itzulpenen artean.
|
| |
| |
| |
 |
Itzulitako hitzari buruzko informazioa bilatzeko aukera ematen du, Lycos bilatzailea erabiliz.
|
| |
 |
Bilatutako hitzarekin zerikusia duten irudiak bilatzeko aukera ematen du, Lycos bilatzailea erabiliz.
|
| |
 |
Bilatutako hitzarekin zerikusia duen soinu bat bilatzeko aukera ematen du, Lycos bilatzailea erabiliz.
|
| |
Nola erabili Logosen Hiztegi berria: |
Hiztegi berria bere hedadura osoan erabiltzen ikasteko modu onena, zuzeneko esperientziara jotzea da. Hala eta guztiz ere, ondoren hainbat jarraibide emango dizkizuegu: Logosen orri nagusian zaudetela, egizue klik "Hiztegi berria"n, eta ondoren berriro zure pantailaren ezkerrean agertuko den "Erregistratu" gainean, profesional gisa erregistratu, eta horrela zuk lehenetsitako hizkuntza eta erregistro-orriko gainerako funtzioak zure beharrizanetara hobeto egokitzeko.
|
| garrantzitsua |
Ez erabili 15 letra baino gehiago zuen erabiltzaile-izena edo pasahitza aukeratzeko garaian.
|
| |
|
Hiztegian hitzen bat bilatzeko, idatzi hitza dagokion eremuan eta aukeratu dagokion hizkuntza. Ondoren, pantailaren behean, galdera-eremuaren azpian, zuk nahi duzun motako bilaketa aukeratu dezakezu.
|
| emaitza guztiak |
bilatutako hitza, esaldi baten barruan ager daitekeen edozein posiziotan edota bakarrik aurkitutako emaitza guztiak jasotzen ditu.
|
| |
| emaitza zehatza |
hitza idatzi den modu zehatzean bilatzen du.
|
| |
| honela hasita |
idatzitako moduan hasten diren hitzak edo esaldiak bilatzen ditu.
|
| |
| honela bukatuta |
esaldi edota hitzen amaieran bakarrik egiten da bilaketa, tresna hau poeta edo kantu-idazleentzat da bereziki egokia, errimak osatzen laguntzen baitu.
|
| |
| laguntza |
Behar izanez gero, klik egin pantailaren ezkerretan dagoen laguntza botoiaren gainean, eta erabiltzen ari zaren aplikazioari buruzko informazioa agertuko zaizu.
|
| |
|